Samariar onaren parabola
«Nor da nire lagun hurkoa?» Jesusek parabola honekin erantzun zion galdera honi (Lk 10:25-29). Jesusek bazekien kristau kongregazioa denborarekin mota guztietako gizon-emakumeek osatuko zutela, samariar eta jentilak barne (Jn 12:32). Parabola honek besteei maitasuna adierazteko ahalegin bereziak egin behar direla irakatsi zien bere jarraitzaileei, nahiz eta elkarren artean oso desberdinak izan.
GALDETU ZEURE BURUARI:
-
Nola sentitzen naiz kultura desberdineko anai-arrebekin?
-
Ni bezalakoak direnekin pasatzen al dut denbora gehiena?
-
Prest al nago jatorri desberdina dutenak hobeto ezagutzeko? (2 Ko 6:13)
Nor gonbidatu dezaket...
-
nirekin predikatzera?
-
nire etxera bazkaltzera?
-
nire hurrengo familia-gurtzara?