KRISTAUON BIZIMODUA
Jehoba maite dutenekin pasa ezazu denbora
Zergatik pasa behar dugu denbora Jehoba maite dutenekin? Lagunek, familia-kideek edota denbora berarekin pasatzea aukeratzen dugun beste edonork, guregan eragin ona edo txarra izan dezaketelako (Es 13:20). Esaterako, Joax erregeak «Jaunari atsegin zaiona egin zuen» Joiada apaiz nagusiarekin denbora pasa izan zuen bitartean (2 Kro 24:2). Joiada hil zenean, Joaxek Jehoba alde batera utzi zuen lagun txarrak izateagatik (2 Kro 24:17-19).
Lehen mendean, Paulo apostoluak kongregazio kristaua etxe handi batekin konparatu zuen eta kongregazioko kideak etxeko ontzi edo tresnekin. Ontzi baliotsuak izaten jarraitzen dugu, Jehoba pozten ez dutenekin harreman esturik ez dugunean. Adiskide txar hauek familian edota kongregazioan egon daitezke (2 Tm 2:20, 21). Beraz, Jehoba maite dutenen eta Jehoba zerbitzatzera animatuko gaituztenen lagunak izan behar gara.
IKUSI BAZTERTU DITZAGUN LAGUN TXARRAK BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:
-
Nola pasa dezakegu denbora lagun txarrekin konturatu gabe?
-
Zerk lagundu die hiru anai-arrebei lagun txarrekin zuten harremana mozten?
-
Zer biblia-printzipiok laguntzen digute lagunak ondo aukeratzen?