Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Jarrai dezagun Jainkoaren hezkuntza

Jarrai dezagun Jainkoaren hezkuntza

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Jehobak, Maisu Bikainak, hezkuntzarik onena eskaintzen digu. Gure bizitza hobetzen irakasten digu eta etorkizun zoragarri baterako prestatzen gaitu. Eta dena dohainik! (Is 11:6-9; 30:20, 21; Ap 22:17). Gainera, bere hezkuntzaren bidez, Jehobak biziak salbatzen dituen mezua predikatzeko behar ditugun baliabideak ematen dizkigu (2 Ko 3:5).

HOBETZEKO MODUA:

  • Landu apaltasuna eta mantsotasuna bezalako ezaugarriak (Sal 25:8, 9).

  • Onartu eskura orain dituzun trebakuntzak, adibidez, aste barruko bileraren ikasleen parte-hartzeak.

  • Jarri helburu espiritualak (Flp 3:13).

  • Egin zure esku dauden sakrifizioak trebakuntza gehiago jaso ahal izateko baldintzak betetzeko (Flp 3:8).

IKUSI JEHOBAREN IRAKASKUNTZAK ESPIRITUALKI ABERASTEN GAITU BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Zer oztopo gainditu dituzte anai-arrebek Erreinuaren berri-emaileen eskolara joateko?

  • Zer trebakuntza ematen du Erreinuaren berri-emaileen eskolak?

  • Nola lagundu ditzakete kongregazioko anai-arrebek graduatuak euren eginkizun berrietan?

  • Zeintzuk dira Erreinuaren berri-emaileen eskolara joateko bete behar diren baldintzak? (kr-S 189)

  • Zein beste trebakuntza jaso dezakezu Jehobaren erakundean?

Zer bedeinkapen jasoko dituzu Jainkoaren hezkuntza jarraitzeagatik?