Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Nola prestatuko zara Oroitzapenerako?

Nola prestatuko zara Oroitzapenerako?

Urte honetan hasiz, denbora gehiago izango dugu Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena prestatzeko. Oroitzapena aste barruan bada, ez da Kristauon zerbitzu eta bizimodua bilera egingo. Oroitzapena asteburuan bada, ez dira hitzaldia eta La Atalayaren ikasketa egingo. Ahal den erabilerarik onena emango al diozu libre geratzen zaizun denborari? Lehen mendean bezala, une berezi honetarako antolaketak egin behar dira (Lk 22:7-13; km-S 3/15 1). Gainera, guztiok bihotza prestatu behar dugu. Nola egin dezakegu hau?

  • Hausnartu Oroitzapenaren garrantzian (1 Ko 11:23-26).

  • Egin otoitz eta hausnartu Jehobarekin duzun adiskidetasunean (1 Ko 11:27-29; 2 Ko 13:5).

  • Irakurri Oroitzapenaren esanahia aztertzen duten biblia-argitalpenak, eta hauetan hausnartu (Jn 3:16; 15:13).

Berri-emaile batzuek Examinando las Escrituras diariamente liburuxkan agertzen den Oroitzapenerako biblia-irakurketa egin eta honetan hausnartzen dute. Beste batzuek jarraian datorren programa erabiltzen dute. Gainera, zenbaitek oroitzapenari eta Jehobak eta Jesusek erakutsi ziguten maitasunari buruzko La Atalayaren artikuluak aztertzen dituzte. Berdin dio azterketarako zein proiektu aukeratzen duzun, guztiek gerturatuko zaituzte Jehoba eta Jesusengana.