GALAZIARREI 4-6
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN |Guretzat esanahia duen gertaera sinboliko bat
4:24-31
Paulo apostoluak gertaera sinboliko hau itun berria Legearen ituna baino hobea zela irudikatzeko erabili zuen. Jesus eta gantzutuen zaintza maitekorra jasotzean, gizaki guztiok bekatu, inperfekzio, atsekabe eta heriotzatik askatasuna lortzeko itxaropena dugu (Is 25:8, 9).
AGAR MIRABEA Legearen itunaren menpe zegoen Israelgo nazioa, Jerusalem bere hiriburua izanik. |
SARA EMAKUME LIBREA Goiko Jerusalem, Jehobaren erakundearen zeruko atala. |
AGARREN SEME-ALABAK Legearen ituna obeditzea promestu zuten eta Jesus pertsegitu eta hil zuten judutarrak. |
SARAREN SEME-ALABAK Jesu Kristo eta 144.000 gantzutuak. |
LEGEAREN ITUNAREKIKO ESKLABOTZA Legeak israeldarrei bekatuaren esklabo zirela gogoratzen zien. |
ITUN BERRIAK ASKATASUNA EMATEN DU Jesu Kristoren sakrifizioaren balioan fedea izateak Legearen kondenatik askatu zituen. |