KRISTAUON BIZIMODUA
Gutun eredua
-
Zeure helbidea erabil ezazu. Hau egitea arrazoizkoa ez dela iruditzen bazaizu, bilera-aretokoa erabili dezakezu arduradunen baimenarekin. Hala ere, ez duzu INOIZ sukurtsaleko helbidea erabili behar bidali duenaren helbide gisa.
-
Jakinez gero, erabili pertsonaren izena. Horrela, gutunak ez du iragarki itxurarik emango.
-
Jar ezazu arreta ortografia, gramatika eta puntuazioan zuzenak izan daitezen. Gutunak itxura txukuna izan behar du eta ez narratsa. Eskuz idazten baduzu, irakurtzeko erraza izan behar du. Idazkerak ez du informalegia izan behar, ezta formalegia ere.
Gutun ereduak ideia hauek laburbiltzen ditu. Ez duzu gutuna hitzez hitz kopiatu beharrik zure eremuko norbaiti idazten diozun bakoitzean. Moldatu ezazu gutuna bere helburura eta bizi zaren tokiko egoera eta ohituretara.