Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Irakatsi biblia-ikasleei bideoak erabiliz

Irakatsi biblia-ikasleei bideoak erabiliz

Bideoak, irudiak, diagramak, mapak edota denbora-lerroek ikuslearen arreta bereganatzen dute eta ikasitakoa ulertzen eta gogoratzen laguntzen diote. Gure Maisu Bikainak, Jehobak, gauza garrantzitsuak irakasteko erabili zituen (Has 15:5; Jr 18:1-6). Jesusek, Irakasle Handiak, ere erabili zituen (Mt 18:2-6; 22:19-21). Azken urteetan bideoak erabiltzea oso lagungarria izan da. Erabilera egokia ematen al diezu bideoei biblia-ikasleei irakastean?

Hamar bideo prestatu dira Berri onak Jainkoaren eskutik! liburuxkako ikasgaiak irakasten laguntzeko. Gehienetan, bideoen izenburuak liburuxkan topatzen ditugun galderak dira. Bertsio digitalean estekak topatzen ditugu. Hauek, bideo bakoitza noiz erabili behar dugun gogoratzen digute. Gainera, beste bideo batzuk Irakasteko tresna-sortan aurkitzen ditugun argitalpenen informazio osagarria ematen digute.

Ikaslearentzat ulertzeko zaila den gairen bat aztertzen ari al zara? Edo zailtasunen bati aurre egiten ari al zaio? Bila ezazu ondo etorriko zaion bideo bat jw.org® eta JW Broadcasting® webguneetan. Agian, bideotakoren bat ikaslearekin ikusi eta aztertu dezakezu.

Hilabetero bideo berriak argitaratzen dira. Hauek ikusten dituzun heinean, pentsa ezazu besteei irakasteko nola erabili ditzakezun.