Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | ERROMATARREI 4-6

Jainkoak digun maitasuna gomendatzen du

Jainkoak digun maitasuna gomendatzen du

5:8, 18, 21

Jehobaren opariak, erreskateak, garrantzi handia du bere izen ona berreskuratzeko, baita agintari izateko eskubidea duela eta bere agintzeko modua hoberena dela frogatzeko ere. Aldi berean, erreskateari esker Jehobaren ikuspuntutik zintzoak izatea lortu dezakegu gaur eta obeditzen dutenek etorkizun zoriontsu bat eskuratu dezakete.

Nola erakutsi dezakegu gure esker ona opari honengatik, erreskatearengatik?

  • Eskaintzak eta bataioak erreskatean fedea dugula eta Jehobarenak izan nahi dugula erakusten dute.

  • Jainkoaren Erreinuko berri onak predikatzeak Jehobak mota guztietako jendeari dion maitasuna imitatzen dugula erakusten du (Mt 22:39; Jn 3:16).

Beste zein eratara erakutsi diezaioket Jehobari bere oparia, erreskatea, eskertzen dudala?