Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Zain-zain egon behar dugu iraupenez

Zain-zain egon behar dugu iraupenez

Zenbat denboraz egon zara Jainkoaren Erreinuaren zain? Pazientziaz iraun al duzu zailtasunak izan arren? (Erm 8:25). Zenbait anai-arrebek gorrotoari, tratu txarrei, atxiloketei edota heriotza mehatxuei egiten diete aurre. Gainera, beste askok gaixotasun kronikoak edo zahartzaroa bezalako probak jasaten dituzte.

Zerk lagunduko digu edozein proben aurrean zain-zain egoten? Gure fedea sendo mantentzeak egunero Biblia irakurriz eta hausnartuz. Gainera, arreta gure itxaropenean jarri behar dugu (2 Ko 4:16-18; Heb 12:2). Jehobari otoitzean erregutu behar diogu bere espiritu santuaren indarra eskatuz (Lk 11:10, 13; Heb 5:7). Gure Aita maitekorrak pazientziaz eta poztasunez irauten lagundu gaitzake (Kol 1:11; St 1:2, 3).

IKUSI EGIN KORRIKA «ETSI GABE»: SARIA IRABAZIKO DUGU ZALANTZARIK GABE BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Zer ezbehar gertatu daitezke bat-batean bizitzan? (Koh 9:11, 12).

  • Nola laguntzen digu otoitzak probei aurre egitean?

  • Jehobaren zerbitzuan ezin badugu lehen bezainbeste egin, zergatik jarri beharko genuke arreta oraindik egin ditzakegun gauzetan?

  • Eduki bistan saria

    Zerk laguntzen zaitu saria irabaziko duzularen zalantzarik ez izaten?