Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Ikusten al dituzu Jainkoaren ezaugarri ikusezinak?

Ikusten al dituzu Jainkoaren ezaugarri ikusezinak?

Lore koloretsu bat, izarrez beteriko zerua edo sekulako urjauzia ikustean, ohartzen al zara Sortzailearen eskua dagoela atzean? Gure inguruko sorkuntzak Jainkoaren ezaugarri ikusezinak erakusten dizkigu (Erm 1:20). Gure begiekin ikusten ditugun gauzetan hausnartzen dugunean, Jainkoaren ahalmena, maitasuna, jakinduria eta justizia ikusi ditzakegu, baita bere eskuzabaltasuna ere (Sal 104:24).

Zeintzuk dira egunero ikusi ditzakezun Jehobaren sorkuntza batzuk? Hiri batean bizi arren, txoriak edo zuhaitzak ikusi ditzakezu. Jehobaren sorkuntza adi-adi ikusteak lasaiago egoten, arazoei dagokien garrantzia ematen eta Jehobak betirako gu zaintzeko duen gaitasunean fedea sendotzen lagundu gaitzake (Mt 6:25-32). Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu Jehobak dituen ezaugarri paregabeak ikusten. Sorkuntzari diogun estimua handitzen dugun heinean, Sortzailearengana gehiago gerturatuko gara (Sal 8:4, 5 [8:3, 4NW]).

IKUSI SORKUNTZA MIRESGARRIAK JAINKOAREN AINTZA ADIERAZTEN DU: ARGIA ETA KOLOREAK BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Nola laguntzen digute pigmentuek koloreak ikusten?

  • Zerk sortzen du irideszentzia?

  • Zergatik ikusten ditugu kolore ezberdinak zeruan?

  • Zeintzuk dira zure etxe inguruko sorkuntzan ikusi dituzun kolore deigarri batzuk?

  • Zergatik hartu beharko genuke denbora natura adi-adi ikusteko?

Zer erakusten digute argiak eta koloreek Jehobaren ezaugarriei buruz?