KRISTAUON BIZIMODUA
Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Jendearen beharretara egokitu zaitez
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Gantzutuek eta beste ardiek jatorri eta egoera guztietako jendea biziaren ura doan hartzera gonbidatzen dute (Ap 22:17). Ur sinboliko honek gu bekatu eta heriotzatik askatzeko Jehobak egin duen antolaketa irudikatzen du. Ohitura eta sinesmen desberdinak dituen jendeari laguntzeko asmoz, bakoitzari erakargarria izango zaion moduan aurkeztu behar diogu «betiko balio duen mezua» (Ap 14:6).
HOBETZEKO MODUA:
-
Zure eremuko jendearen bihotza ukituko duen gaia eta biblia-aipua aukeratu itzazu. Elkarrizketa eredu bat edo emaitza onak eman dizkizun gai bat aukeratu dezakezu. Zer gai eta biblia-aipu entzuten ditu ondo jendeak? Ba al dago jendea kezkatzen duen albisteren bat? Zer izango da erakargarria gizon edo emakume batentzat?
-
Zure inguruan ohikoa den moduan agurtu ezazu eta ohiturak kontuan izan itzazu (2 Ko 6:3, 4).
-
Irakasteko tresna-sortan ditugun argitalpenak eta bideoak ondo ezagutu itzazu interesa duen norbaitekin erabili ahal izateko.
-
Argitalpenak eta bideoak zure eremuan topa ditzakezun hizkuntzetan jaitsi itzazu.
-
Zure gaia etxeko jabearen beharretara egokitu ezazu (1 Ko 9:19-23). Esaterako, zer esango zenioke etxeko jabeari norbait hil zaiola jakiten baduzu?
IKUSI BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:
-
Zer gai erabili du berri-emaileak etxeko jabearekin elkarrizketa hasteko?
-
Zer egoera du etxeko jabeak?
-
Zein biblia-aipu da egokiena une honetan eta zergatik?
-
Nola egokitzen duzu zure aurkezpena eremuko jendearentzat erakargarria izateko?