KRISTAUON BIZIMODUA
Lurrak ibaia irentsi zuen
Historian zehar, agintean daudenek zenbaitetan Jehobaren herria lagundu izan dute (Esd 6:1-12; Est 8:10-13). Gaur egun ere, lurrak, hau da, zentzudunagoak diren sistema honetako elementuak, pertsekuzioaren «ibaia» irensten duela ikusi dugu. Pertsekuzio hau «herensugeak», Satanas Deabruak, eragiten du (Ap 12:16). Jehobak, «salbatzaile» den Jainkoak, noizean noiz agintariak bultzatzen ditu bere herriari laguntza emateko (Sal 68:21 [68:20, NW]; Es 21:1).
Eta zure fedeagatik kartzelaratua bazara, zer? Ez inoiz zalantzan jarri Jehobak zaintzen zaituela (Has 39:21-23; Sal 105:17-20). Ziur izan zure fedea saritua izango dela eta zure integritateak mundu osoko anai-arrebak animatuko dituela (Flp 1:12-14; Ap 2:10).
IKUSI ANAIA KOREARRAK KARTZELATIK ASKE ATERATZEN DIRA BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:
-
Zergatik izan ziren milaka anaia kartzelaratuak Hego Korean urteetan zehar?
-
Zer epaiei esker izan dira aurrez askatuak gure anaia batzuk?
-
Nola lagundu ditzakegu munduan zehar bere fedeagatik orain kartzelaratuta dauden anai-arrebak?
-
Nola erabili beharko genuke orain dugun askatasuna?
-
Nor da epaitegietan lortzen dugun edozein garaipenen azken arduraduna?