Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZMODUA

Jehobaren diziplinaren alde egitean, maitasuna erakusten dugu

Jehobaren diziplinaren alde egitean, maitasuna erakusten dugu

Kanporaketak kongregazioa babesten du eta damutu ez diren bekatariak diziplinatzen ditu (1 Ko 5:6, 11). Jehobaren diziplinaren alde egiten dugunean, maitasuna erakusten dugu. Baina nola da hau posible kanporaketak min emozionala sortzen badu? Asko sufritzen dute erlazionatuta dauden guztiek, hauen artean, familia kideek eta epaiketa batzordeak.

Arrazoirik garrantzitsuena, Jehobaren izenari eta bere arau santuei maitasuna erakusten diegula da (1 P 1:14-16). Kanporatua izan denari ere maitasuna erakusten diogu. Diziplina sendoak, nahiz eta mingarria izan, bakea eta zuzentasuna sortzen ditu (Heb 12:5, 6, 11). Kanporatutako norbaitekin edota Jehobaren lekukoa izateari uko egin dion norbaitekin harremana mantentzen badugu, Jehobaren diziplinari oztopoak jartzen dizkiogu. Gogoratu Jehobak behar den neurrian diziplinatzen duela bere herria (Jr 30:11). Egoera horretan dagoena, gure Aita errukiorrarengana itzultzea espero dugu. Bitartean, Jehobaren diziplinaren alde mantentzen gara eta berarekin dugun adiskidetasuna sendotzeko ahal dugun guztia egiten dugu (Is 1:16-18; 55:7).

IKUSI LEIAL MANTENDU BIHOTZ OSOZ BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Zer sentitzen dute guraso kristauek euren seme-alabek Jehoba uzten dutenean?

  • Nola lagundu ditzakete anai-arrebek leial mantendu diren familia kideak?

  • Zein Bibliako pasartek erakusten digu Jehobari leial izatea familiari leial izatea baino garrantzitsuagoa dela?

  • Nola jartzen dugu Jehobari diogun leialtasuna familiari diogunaren gainetik?