KRISTAUON BIZIMODUA
Ongi etorri beroa eman
Ongi etorri beroa nori? Gure kristau bileretara datorren edonori, lehenengo aldiz datozenak zein aspaldiko lagunak (Erm 15:7; Heb 13:2). Beste herrialde batetatik bisitan etorri den lekuko bat edo kongregazioarekin elkartzeari urtetan utzi ondoren lehenengo bilerara datorren kristau bat izan liteke. Pentsa ezazu nola sentituko zinatekeen horrelako egoera batean. Ez al litzaizuke gustatuko agur bero bat jasotzea? (Mt 7:12) Beraz, egin ezazu bilera-aretoan zehar mugitzeko eta bilera aurretik eta ondoren besteak agurtzeko ahalegin handiagoa. Honek giro bero eta maitekorra izaten laguntzen du eta Jehoba ohoratzen du (Mt 5:16). Noski, ziurrenik ez da posible izango guztiekin hitz egitea. Hala ere, guztiok gure aldetik jartzen badugu denak gustura sentituko dira. *
Benetako abegikortasuna uneoro azaltzen da, ez bakarrik Oroitzapena bezalako une berezietan. Lehenengo aldiz datozenek kristau maitasuna martxan ikusten dutenean, Jehoba goratu eta gurekin batera egiazko adorazioan parte hartzea erabaki dezakete (Jn 13:35).
^ § 3 Biblia-printzioek bilerara etor daitezkeen baina Jehobaren lekuko izateari utzi diotenekin harremana mugatzen dute (1 Ko 5:11; 2 Jn 10).