KRISTAUON BIZIMODUA
Erreinuko kantek adorea ematen dute
Paulo eta Silasek kantatuz ohoratu zuten Jehoba kartzelan zeuden bitartean (Eg 16:25). Gure garaian, anai-arrebek erreinuko kantak abesten zituzten Alemanian, Nazi garaiko Sachsenhausengo kontzentrazio-esparruan, eta Siberiako erbestean. Adibide hauek probei aurre egiten ari diren kristauak animatzeko kantek duten indarra erakusten dute.
Laster hizkuntza askotan izango da eskuragarri Cantemos con gozo a Jehová kanta-liburu berria. Eskuragarri ditugun kantak zeintzuk diren axola gabe, buruz ikasi ditzakegu familia-adorazioan praktikatuz (Ef 5:19). Horrela, estualdiak datozenean espiritu santuak gogoratzen lagunduko digu. Erreinuko abestiek arreta gure itxaropenean izaten laguntzen digute eta probei aurre egiten ari garenean adoretu gaitzakete. Izan ere, pozik gaudenean, animagarriak diren hitzek «alaitasuna adieraziz» kantatzeko aukera ematen digute gure bihotzaren egoera ona dela eta (1 Kro 15:16; Sal 33:1-3). Beraz, egin dezagun Erreinuko kantak ongi erabiltzeko ahal dugun guztia!
KEMENA ETA ITXAROPENA BERRITU ZIZKIGUN KANTA BIDEOA IKUSI ETA ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:
-
Zerk bultzatu zuen Frost anaia kanta bat konposatzera?
-
Nola adoretu zituen kantak Sachsenhausengo kontzentrazio-esparruan zeuden anaiak?
-
Eguneroko zer egoeratan indartu zaitzakete erreinuko kantek?
-
Erreinuko zein kanta nahi zenuke buruz ikasi?