KRISTAUON BIZIMODUA
«Kendu zeuen artetik jainko arrotzak»
Jakobek bazekien Jehobak bera bakarrik gurtzea eskatzen zuela, nahiz eta idolatriaren aurkako legerik oraindik ez izan (Ir 20:3-5). Hortaz, Jehobak Betelera itzultzeko esan zionean, Jakobek idoloak botatzeko agindu zien guztiei. Jakobek, orduan, irudiak bota zituen, baita belarritakoak ere, segur aski amuletotzat erabiliak zirenak (Has 35:1-4). Dudarik gabe, Jakoben ekintzek Jehoba poztu zuten.
Nola gurtu dezakegu Jehoba bakarrik? Hasteko, idolatria eta espiritismoarekin lotutako guztia baztertuz. Horretarako, okultismoarekin lotutako gauza guztiak bota behar ditugu eta gure aisialdia adi-adi aztertu. Hortaz, galdetu zeure buruari: «Gustuko al ditut banpiro, zonbi edo naturaz gaindiko botereak azaltzen diren liburu edo pelikulak? Aukeratzen dudan aisialdiak magia, sorginkeria edo madarikazioak kalterik gabeko gauza dibertigarriak direla agertzen al du?». Jehobak gorroto dituen gauzetatik urrun mantendu behar gara (Sal 97:10).
IKUSI EGIOZUE AURRE DEABRUARI BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:
-
Zer arazo sortu zitzaion Palesa izeneko biblia-ikasle bati?
-
Zergatik jo beharko genuke arduradunengana espiritismo kasu baten aurrean?
-
Zer gauza bota behar dituzte Jehobaren babesa nahi dutenek?
-
Zer erabaki garrantzitsu hartu zuen Palesak?
-
Nola saihestu daiteke deabruen eragina bizi zaren tokian?