Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Azaroak 18-24

SALMOAK 107-108

Azaroak 18-24

sjj 7. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) «Goretsazue Jauna, ona baita»

(10 min)

Jehobak israeldarrak Babiloniatik askatu zituen moduan, gu ere Satanasen mundutik askatu gaitu (Sl 107:1, 2; Kol 1:13, 14)

Jehobari diogun esker onak, bera kongregazioan gorestera bultzatzen gaitu (Sl 107:31, 32; w07 4/15 20 ¶2)

Jehobaren maitasun leialezko ekintzetan hausnartzen dugunean, Jehobarengatik sentitzen dugun esker ona indartu egingo da (Sl 107:43, NWT; w15 1/15 9 ¶4)

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 108:10 (108:9, NWT). Zergatik konparatu zitzaion Moabi Jainkoaren garbiketarako ontziarekin? (it-2 409 ¶6)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 107:1-28 (th 5 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(3 min) INFORMALKI. (lmd 1 ikasgaiko 4 ideia)

5) Jarraipena egin

(4 min) INFORMALKI. Azaldu nolakoak diren gure Biblia ikastaroak eta eman ikastaroen harreman txartela. (lmd 9 ikasgaiko 3 ideia)

6) Hitzaldia

(5 min) ijwyp 90 artikulua. Izenburua: Nola saihestu ditzaket pentsamendu negatiboak? (th 14 ikasgaia)

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 46. kanta

7) Kantatu Jehobari eskerrak emateko

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Jehobak erabat izututa zeuden israeldarrak egiptoar gudaroste boteretsutik salbatu zituen Itsaso Gorrian. Oso eskertuta zeudenez, israeldarrak abesten hasi ziren (Ir 15:1-19). Gizonak hasi ziren kantatzen (Ir 15:21, NWT). Jesusek eta lehen kristauek ere, gorespen kantak abestu zituzten (Mt 26:30; Kol 3:16). Jehobari esker ona adierazten jarraitzen dugu bileretan eta biltzarretan abestuz. Adibidez, orain abestu dugun kanta «Eskertu nahi dizut», 1966​tik kantatzen dugu gure bileretan.

Kultura batzuetan, gizonei lotsa ematen die besteen aurrean abesteak. Beste batzuek ez dute abestu nahi, ongi egiten ez dutela pentsatzen dutelako. Hala eta guztiz ere, bileretan kantatzea gure adorazioaren parte dela kontuan izan behar dugu. Jehobaren erakundeak ahalegin handiak egiten ditu kanta ederrak konposatzeko eta bilera bakoitzean egokienak aukeratzeko. Guk errazena egin behar dugu: elkarrekin abestu gure Aitari diogun maitasuna eta esker ona erakusteko.

Ipini hurrengo BIDEOA: Historia bizia: Bihotzez kantatuz, 2. atala. Ondoren galdetu:

  • Zer gertatu zen 1944​an?

  • Nola erakutsi zuten Siberiako anai-arrebek Erreinuko kantak eskertzen zituztela?

  • Zergatik da hain garrantzitsua kantatzea Jehobaren lekukoentzat?

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 73. kanta eta otoitza