LEBITARRENA 4-5
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN |Onena eman Jehobari
5:5-7, 11
Israelen pobrezia ez zen arrazoi bat Jehobarekin bakeak ez egiteko. Israeldar pobreenak ere Jehobari eskaintza onargarri bat egiteko aukera zuen, eman zezakeen onena bazen. Irina ere erabili zezaketen. Baina Jehobak onena izatea espero zuen, ohorezko gonbidatuekin erabiltzen zutena (Has 18:6). Gaur egun, Jehobak gure gorespen eskaintza hoberenak onartzen ditu. Kontuan hartzen ditu gure muga pertsonalak zeintzuk diren (Heb 13:15).
Agian ezin duzu lehen bezainbeste egin osasun arazoengatik edo indarrak falta zaizkizulako. Nola animatzen zaitu pasarte hau aztertzeak?