Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | LEBITARRENA 1-3

Eskaintzen helburua

Eskaintzen helburua

1:3; 2:1, 12; 3:1

Legearen menpe egiten zituzten eskaintza eta sakrifizioek Jehoba pozten zuten. Gainera, Jesusen eskaintza eta honen bedeinkapenak irudikatzen zituzten (Heb 8:3-5; 9:9; 10:5-10).

  • Sakrifikatu beharreko animaliak akatsgabe eta osasuntsuak izan behar ziren. Era berean, Jesusek gorputz perfektu eta akatsgabea eskaini zuen (1 P 1:18, 19).

  • Eskaintzak osorik eskaintzen zitzaizkion Jainkoari. Era berean, Jesusek bere burua osorik eskaini zion Jehobari.

  • Elkartasun-opari onargarria eskaintzen zutenak Jainkoarekin bakean zeuden. Era berean, Jaunaren Afarian parte hartzen duten gantzutuak Jainkoarekin bakean daude.