Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Nola egin dezakete arrebek gehiago Jehobaren zerbitzuan?

Nola egin dezakete arrebek gehiago Jehobaren zerbitzuan?

Arrebek lan handia egiten dute Erreinuaren alde (Sal 68:11NWT). Biblia-ikastaro asko zuzentzen dituzte. Gainera, aitzindari erregular asko arrebak dira. Milaka arrebek gogor egiten dute lan Beteleko, misiolaritza, eraikuntzako boluntario edo zerbitzari, eta itzultzaile lanetan. Heldutasuna duten arrebek euren familiak eta kongregazioak sendotzen dituzte (Es 14:1). Nahiz eta arrebak ezin diren adindun edo laguntzaile izan, kongregazioan helburuak jarri ditzakete. Arreba bazara, nola egin dezakezu gehiago Jehobaren zerbitzuan?

  • Garatu ezaugarri kristauak (1 Tm 3:11; 1 P 3:3-6).

  • Lagundu kongregazioan esperientzia gutxiago duten arrebei (Tt 2:3-5).

  • Saiatu predikazioan denbora gehiago pasatzen eta eraginkorragoa izaten.

  • Ikasi beste hizkuntza bat.

  • Aldatu behar handiagoa dagoen beste leku batera.

  • Bete Betelen zerbitzatzeko edo eraikuntza teokratikoetan laguntzeko eskaera.

  • Bete Erreinuaren berri-emaileen eskolarako eskaera.

IKUSI JEHOBAREN ZERBITZUAN LANEAN GOGOR ARI DIREN ARREBAK BIDEOA ETA GALDETU:

  • Nola animatu zaituzte arreba bakoitzaren komentarioek?