KRISTAUON BIZIMODUA
Begiratu konfiantzaz sistema honen amaierari
Laster, Jehobak sistema honekin duen pazientzia amaituko da. Erlijio faltsua suntsitua izango da, nazioen arteko koalizio batek Jainkoaren herria erasoko du eta Jehobak Harmagedonen gaiztoak exekutatuko ditu. Kristauok gertaera garrantzitsu eta zirraragarri hauek ikusteko irrikan gaude.
Noski, ez ditugu larrialdi handiari buruzko detaile guztiak ezagutzen. Adibidez, ez ditugu ondorengo xehetasunak ezagutzen: zehazki noiz hasiko den, zer arrazoi emango dituzten agintari politikoek erlijioa erasotzeko, nazioek Jainkoaren herriari egingo dioten erasoak zenbat iraungo duen eta nolakoa izango den, edota Jehobak zehazki zer erabiliko duen Harmagedonen gaiztoak suntsitzeko.
Hala ere, Bibliak behar dugun informazio guztia ematen digu, etorkizunari konfiantzaz eta ausardiaz aurre egiteko. Adibidez, ondorengo gauzak dakizkigu: azken egunetako amaieran bizi garela (2 Tm 3:1), erlijioari egingo zaion erasoa laburtua izango dela benetako erlijioa suntsitua ez izateko (Mt 24:22), Jehobak bere herria salbatuko duela (2 P 2:9), eta berak Harmagedonen, gaiztoak exekutatzeko eta gizatalde handia babesteko aukeratu duena zuzena eta boteretsua dela (Ap 19:11, 15, 16).
Etorkizuneko gertaerengatik jendea ikaratu eta larritu egingo da. Hala ere, Jehobak iraganean egindako ekintza salbatzaileetan eta etorkizunean gertatuko denaz irakurri eta hausnartu dezakegu. Honi esker, burua altxatu dezakegu, ziur gaudelako gure askapena gertu dagoela (Lk 21:26, 28).