Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Nola erabili ditzakegu elkarrizketa ereduak?

Nola erabili ditzakegu elkarrizketa ereduak?

2018⁠ko urtarriletik Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan-koadernoako azalean elkarrizketa ereduak izan ditugu. Nola erabili ditzakegu?

Bileretan aurkezpenak egitean: Elkarrizketa ereduko galdera, biblia-aipua eta lotura erabili behar ditugu. Hala ere, honek ez du esan nahi elkarrizketa ereduaren bideoko hitzak kopiatu behar ditugunik. Egoera, hasierako hitzak, arrazoiketa, etab. desberdinak izan daitezke. Irakasteko tresna-sortako argitalpen bat eskaini dezakegu nahiz eta aurkezpeneko argibideetan ez aipatu.

Predikatze-lanean: Elkarrizketa ereduak ideia lagungarriak emateko diseinatu dira. Pertsonak interesa agertzen badu eta gehiago jakin nahi badu, elkarrizketarekin jarraitu dezakegu bisitako ideia erabiliz. Elkarrizketa ereduak egokitu ditzakegu edo guztiz desberdina den aurkezpena egin. Pasatako hilabetetako gairen bat edo beste aipuren bat gure eremurako erakargarriagoa al da? Interes handiagoa al du eremuko jendeak bertako gertakariren batean? Elkarrizketa ereduak modu desberdinetara erabili ditzakegu. Baina gure helburua «guztia berri onagatik» egitea da berri onak besteei zabaltzeko (1 Ko 9:22, 23).