Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Urriak 7-13

SALMOAK 92-95

Urriak 7-13

sjj 84. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Jehoba zerbitzatzea bizimodurik hoberena da!

(10 min)

Jehobak gure adorazioa merezi du (Sl 92:2, 5 [92:1, 4, NWT]; w18.04 26 ¶5)

Bere zerbitzariei erabakiak hartzen eta zoriontsu izaten laguntzen die (Sl 92:6 [92:5, NWT]; w18.11 20 ¶8)

Zahartzaroan ere bera zerbitzatzen dutenak estimatzen ditu (Sl 92:13-16 [92:12-15, NWT]; w20.01 19 ¶18)

GALDETU ZEURE BURUARI: Zerk oztopatzen du Jehobari nire bizitza eskaintzeko eta bataiatzeko erabakia?

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 92:6 (92:5, NWT). Nola deskribatzen dute hitz hauek Jehobaren jakinduria? (cl 176 ¶18)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 94:1-23 (th 5 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(4 min) INFORMALKI. Elkarrizketa bat sortu, Biblia ikastaroak zuzentzen egiten duzun lan boluntarioari buruz hitz egiteko. (lmd 5 ikasgaiko 3 ideia)

5) Jarraipena egin

(3 min) INFORMALKI. Eskaini Biblia ikastaroa interesa duen eta lehenago ikastaroa onartu ez zuen pertsona bati. (lmd 8 ikasgaiko 4 ideia)

6) Dizipuluak egin

(5 min) Aurrerapausoak ematen ari ez den Biblia ikasle batekin elkarrizketa. (lmd 12 ikasgaiko 5 ideia)

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 5. kanta

7) Antsietateak gazteak estutzen dituenean

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Jehobaren zerbitzariok ez gaude antsietatearen aurka immunizaturik. Dabiden antzera, anai-arreba askok antsietatea sufritzen dute gaur egun (Sl 13:3 [13:2 NWT]; 139:23). Tamalez, gazteek ere jasan behar izaten dute. Batzuetan, antsietatearen ondorioz, eguneroko errutina karga bat izan daiteke, adibidez, eskolara edo kongregazioko bileretara joatea. Izu atakeak edota suizidatzeko pentsamenduak ere eragin ditzake.

Gazte, noizbait antsietatearengatik zapalduta sentitzen bazara, hitz egin gurasoekin edo pertsona heldu batekin. Honetaz gain, Jehobarengana jo laguntza eske (Flp 4:6). Berak lagundu egingo zaitu (Sl 94:17-19; Is 41:10). Aztertu dezagun Steing-i gertatutakoa.

Ipini hurrengo BIDEOA: Jehoba nitaz arduratu zen. Ondoren galdetu:

• Zer Biblia aipuk lagundu zion Steing-i eta zergatik?

• Nola zaindu zuen Jehobak?

Gurasook, seme-alabei antsietateari aurre egiten laguntzeko, gauza hauek egin ditzakezue: pazientziaz entzun, maite dituzuela erakutsi eta Jehobaren maitasunean konfiatzen lagundu (Tit 2:4; St 1:19). Ziur egon Jehobak zure seme-alabei laguntzeko behar dituzun kontsolamendua eta indarrak emango dizkizula.

Agian, antsietatea duen anai-arrebaren bat dago kongregazioan; baina ez dugu bere egoeraren berri, edota ez ditugu bere sentimenduak ulertzen. Hau gertatzen bada ere, saiatu gaitezen anai-arreba guztiak onartzen eta maitatzen ditugula argi erakusten. Hau egiten badugu, asko lagunduko dugu kongregazioan (Esa 12:25; Heb 10:24).

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 81. kanta eta otoitza