Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Erabili Gozatu bizitzaz betirako! predikatzean

Erabili Gozatu bizitzaz betirako! predikatzean

Zein pozik gauden biblia-ikastaroak zuzentzeko liburuxka eta liburu berriak izateagatik! Jehobari otoitz egiten diogu jarraitzaile askoz gehiago egiteko ahaleginak bedeinkatu ditzan (Mt 28:18-20; 1 Ko 3:6-9). Nola erabiltzen ditugu tresna hauek?

Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboak, irakasteko metodo berri bat du. Beraz, jarraitu itzazu ondorengo argibide orokorrak biblia-ikastaroa prestatzean eta zuzentzean: *

  • Irakurri informazioa eta aztertu galderak.

  • Irakurri «irakurtzeko» zehazten diren pasarteak eta lagundu ikasleari hauen aplikazioa ulertzen.

  • Ikusi eta aztertu bideoak, horretarako ematen diren galderak erabiliz.

  • Saiatu ikasgai bakoitza saio batean egiten.

Predikazioan, lehendabizi, liburuxka eskaini pertsonak interesa duen edo ez ikusteko (Ikusi « Gozatu bizitzaz betirako! liburuxka lehen kontaktuan eskaintzeko modua» taula). Liburuxka aztertzeaz amaitu baduzu eta ikasleak jarraitu nahi badu, eskaini liburua eta hasi 04. ikasgaiarekin. Norbaitekin Irakasten edo Iraun Jainkoaren maitasunean liburuak aztertzen ari bazara, Gozatu bizitzaz betirako! liburura pasa zaitez eta zuk erabaki nondik hasi behar duzun.

IKUSI ONGI ETORRI ZURE BIBLIA-IKASTARORA BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer ikasiko dute ikasleek liburu berrian?

  • Zergatik da egokia bideo hau ikasle berriei erakustea?

  • Zer helburu izatera eta lortzera animatuko dituzu pixkanaka-pixkanaka ikasleak? (Ikusi « Atal bakoitzaren helburuak» taula)

^ § 4 OHARRA: «Gehiago ikasteko» atala aukerazkoa izan arren, ikastaroa prestatzen duzunean, hartu denbora bertako erreferentzia bakoitza irakurri eta ikusteko. Horrela, ikasleari bereziki zerk erakarri eta lagunduko dion jakingo duzu. Bertsio elektronikoak bideoetara eta beste informazioetara eramaten dituen loturak ditu.

 ATAL BAKOITZAREN HELBURUAK

 

IKASGAIAK

ATALAREN HELBURUA

IKASLEAREN HELBURUAK

1

01-12

Aztertu Bibliak nola lagundu ahal dizun eta bere Egilea nola ezagutu dezakezun.

Animatu ikaslea Biblia irakurtzera, ikastarorako prestatzera eta bileretara joaten hastera.

2

13-33

Ikusi Jainkoak gure alde egin duena eta berak onartzen duen adorazio mota.

Motibatu ikaslea egia besteekin konpartitzera eta berri-emaile izatera.

3

34-47

Aztertu zer eskatzen dien Jainkoak bere adoratzaileei.

Motibatu ikaslea bere bizia Jehobari eskaintzera eta bataiatzera.

4

48-60

Ikasi nola iraun dezakegun Jainkoaren maitasunean.

Irakatsi ikasleari ongi eta gaizki dagoena bereizten eta espiritualki aurrera egiten.