Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

HOBETU PREDIKATZE-LANEA | HANDITU POZTASUNA PREDIKATZEAN

Onartu anai-arreben laguntza

Onartu anai-arreben laguntza

Jehobak gure anai-arrebak eman dizkigu gu laguntzeko (1 P 5:9). Predikatzean izan ditzakegun zailtasunei aurre egiten lagundu ahal digute. Adibidez, Paulo apostoluak Akila eta Priszila, Silas, Timoteo eta beste batzuen laguntza jaso zuen (Eg 18:1-5).

Nola lagundu ahal digute beste berri-emaileek predikatzean? Aholku praktikoak emanez eragozpenak gainditzeko, bisitak egiteko eta biblia-ikastaroak eskaini eta zuzentzeko. Pentsatu zure kongregazioan nork lagundu ahal dizun eta laguntza eskatu iezaiozu. Dudarik gabe, biontzako izango da ona eta poz handia izango duzue (Flp 1:25).

IKUSI IKASLEAK EGITEAK DAKARREN POZTASUNA SENTITU: ONARTU JEHOBAREN LAGUNTZA... GURE ANAI-ARREBAK BIDEOA ETA GALDETU:

  • Haizea bileretara joatera animatzen saiatu da Maddi. Nola?

  • Zergatik gonbidatu beharko genituzke beste berri-emaileak gure biblia-ikastarora?

  • Kongregazio osoaren lana da dizipulu berri bat egitea

    Zer dute amankomunean Haizeak eta Abigailek?

  • Predikatzeko zer gaitasun ikasi ditzakegu beste berri-emaileengandik?