Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Ezkontza: bizitza osorako lotura

Ezkontza: bizitza osorako lotura

Ondo funtzionatzen duen ezkon-harreman batek, Jehoba ohoratzen du eta ezkontideak pozten ditu (Mk 10:9). Ezkon-harreman luze eta zoriontsua izateko, kristauek Bibliako printzipioak adi-adi jarraitu behar dituzte ezkontidea aukeratzean.

Ez hasi inorekin harreman bat, gaztaroko desira indartsuenak pasa aurretik. Izan ere, garai hori sexu desioen intentsitate goreneko unea da eta honek erabaki zentzudun bat hartzea galarazi dezake (1 Ko 7:36, NWT). Ezkongabe zauden urteak Jehobarekin duzun harremana estutzeko eta ezaugarri kristauak lantzeko erabiltzen badituzu, zentzutasunez erabiliko dituzu. Ondorioz, gauza gehiago egin ahal izango dituzu ezkon-harremana ondo atera dadin.

Norbaitekin ezkontzea adostu aurretik, hartu behar duzun denbora bere «ezkutuko bihotz-barrua» ezagutzeko (1 P 3:4). Duda serioak badituzu, hitz egin zure ezkongaiarekin. Beste harreman guztietan bezala, ezkontzan ematean zentratu behar zara, eta ez jasotzean (Flp 2:3, 4). Bibliako printzipioak ezkondu aurretik aplikatzen badituzu, errazagoa izango da ezkondu ondoren ere aplikatzen jarraitzea. Ondorioz, ezkon-harreman zoriontsua izango duzu.

IKUSI NOLA EGON ZAITEZKE EZKONTZEKO PREST? 3. ZATIA: KALKULATU GASTUAK BIDEOA ETA GALDETU:

  • Nola doa arrebak Ikerrekin duen harremana?

  • Zertaz konturatu da mutil-laguna hobeto ezagutu duenean?

  • Nola lagundu diote gurasoek, eta zer erabaki zentzudun hartu du?