KRISTAUON BIZIMODUA
Izan konfiantza arazo ekonomikoei aurre egitean
Azken egunak zailtasunez josita daude. Amaiera gertuago dagoen heinean, gero eta zailtasun gehiago izango ditugu. Agian gauza material batzuen falta izango dugu (Hab 3:16-18). Zerk lagunduko digu arazo ekonomikoei konfiantzaz aurre egiten? Jehobarengan, gure Jainkoarengan, konfiantza izaten jarraitu behar dugu. Bere zerbitzariak zainduko dituela promestu du eta behar duguna eman ahal digu edozein egoeratan (Sal 37:18, 19; Heb 13:5, 6).
Egin ahal dituzun gauzak:
-
Erregutu Jehobari gida, jakinduria eta laguntza emateko (Sal 62:9 [62:8, NWT]).
-
Egon prest agian inoiz egin ez dituzun lanak onartzeko (g-S 10/1 8-9, taulak).
-
Mantendu errutina espiritual ona Jainkoaren Hitza egunero irakurriz, bileretara joanez eta predikatuz.
IKUSI IRAUNGO DUEN ETXEA ERAIKI DEZAGUN: POZIK EGON DUZUNAREKIN BIDEOA ETA GALDETU:
-
Zer zailtasun izan dituzte familia batzuek?
-
Zer da bizitzako gauzarik garrantzitsuena?
-
Nola lagundu ahal diegu arazo ekonomikoak dituztenei?