Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Bilatu eguneroko bizitzarako jakinduria JW.ORGn

Bilatu eguneroko bizitzarako jakinduria JW.ORGn

Jainkoaren Hitzak behar dugun guztia ematen digu azken egun hauetako zailtasunei aurre egiteko (2 Tm 3:1, 16, 17). Batzuetan, egoera zehatz batetarako Bibliako printzipioak bilatzeko laguntza beharko dugu. Adibidez, seme-alaba txikiak al dituzu eta hauei hezkuntza on bat emateko laguntza behar al duzu? Zure fedea proban jartzen duten erronkak dituen gazte bat al zara? Doluan zauden alarguna al zara? JW.ORG webgunean aurkituko duzun informazioak, lagungarriak diren Bibliako printzipio zehatzetara gidatuko zaitu. Ziur oso lagungarriak izango zaizkizula (Es 2:3-6).

JW.ORG webguneko hasierako orrialdean, aukeratu BIBLIAKO IRAKASPENAK (Ikusi 1. irudia). Goitik behera agertzen den zerrendan, aukeratu interesatzen zaizun gaia. Edo aukeratu LIBURUTEGIA > ARTIKULU SAILAK eta interesatzen zaizun gaia (Ikusi 2. irudia). JW Library® aplikazioan gai berberak topatuko dituzu *. Bi bide hauetan bilaketak egiteaz gozatu dezakezu. Beste aukera bat, gai zehatz baten bilaketa jw.org webguneko bilatzailean egitea da.

Bilatu hurrengo gaiak bilatzailean eta apuntatu irakurri nahiko zenituzkeen artikuluak.

  • Haurren hezkuntza

  • Gazteentzako laguntza

  • Ezkontidearen heriotza

^ Artikulu-sail batzuen kasuan, artikulu guztiak jw.org-n bakarrik aurkitu daitezke. Gainera, webgunean bilaketa egitean, webguneko artikuluetan bilaketa egiteaz gain, argitalpenetan ere bilaketa egiten du.