Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren ezaugarri lagungarriak

Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren ezaugarri lagungarriak

Disfrutatzen ari al gara Gozatu bizitzaz betirako! liburuko bideoak eta ikuspuntu galderak erabiltzeaz? Eta zer esan dezakegu «Zer dio jendeak?», «Helburuak» eta «Gehiago ikasteko» atalei buruz? Beste zein ezaugarri egin zaizkigu lagungarriak biblia-ikastaroak zuzentzean? (Mt 28:19, 20).

Multimedia: Biblia-ikastaroa liburu fisiko batekin zuzentzea nahiago baduzu, nola aurkitu ditzakezu modu errazean bideoak eta multimedia eduki guztiak? Liburu digitalean lau atal nagusietako bat aukeratu behar duzu. Aurkibidearen amaieran atal horretako multimedia guztia aurkitu dezakezu (Ikusi 1. irudia).

«Paperezko edizioa» aukera: Gailu elektronikoa duen norbaitekin, agian, oso erabilgarria egingo zaizu une batzuetan «Paperezko edizioa» aukera erabiltzea. Ikasgaian zaudela, eman goiko hiru puntuei eta aukeratu «Paperezko edizioa». Ikuspegi honek aztertzen ari zaren informazioak ikasgai osoarekin duen erlazioa ikusten lagunduko dizu. Edizio digitalera itzultzeko, eman berriro goiko hiru puntuei eta aukeratu «Edizio digitala» aukera.

«Prest al nago?»: Liburuaren amaieratik gertu dauden taula hauek, kongregazioarekin predikatzeko eta bataiatzeko bete behar diren baldintzak aipatzen dituzte (Ikusi 2. irudia).

Oharrak: Gai inportante batzuei buruzko azalpen gehigarria ematen dute. Edizio digitaleko oharraren amaieran, aztertzen ari zareten ikasgaira itzultzen lagunduko dizuen enlaze bat dago (Ikusi 2. irudia).

Gozatu bizitzaz betirako! liburua amaitu behar duzu, nahiz eta biblia-ikaslea amaitu aurretik bataiatu. Denbora, bisitak eta biblia-ikastaroa kontatzen jarraitu behar duzu ikaslea bataiaturik egon arren. Berri-emaileren batek biblia-ikastarora laguntzen badizu eta parte hartzen badu, berak ere denbora kontatu dezake.