Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Maiatzak 27-Ekainak 2

SALMOAK 42-44

Maiatzak 27-Ekainak 2

sjj 86. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Guztiz baliatu Jainkoarengandik datorren hezkuntzaz

(10 min)

Jehoba besteekin zerbitzatzeko aukerak aprobetxatu eta, posible bada, aurrez aurre egin (Sl 42:5, 6 [42:4, 5, NWT]; w06 6/1 9 ¶4)

Otoitz egin Jainkoaren Hitza aztertu aurretik (Sl 42:9 [42:8, NWT]; w12 1/15 15 ¶2)

Jarraitu dezagun Bibliak bizitzarako ematen digun gida (Sl 43:3)

Jainkoarengandik datorren hezkuntzak arazoei aurre egiteko eta gure dedikazioarekin bat bizitzeko indartzen gaitu (1Pe 5:10; w16.09 5 ¶11-12).

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 44:20 (44:19, NWT). Zer esanahi du txakalen edo «basatxakurren artera bota gaituzu» esaldiak? (it-1 470)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 44:2-27 (44:1-26, NWT) (th 11 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(4 min) ETXEZ ETXE. Eskaini Biblia ikastaro bat. (lmd 5 ikasgaiko 5 ideia)

5) Jarraipena egin

(5 min) ETXEZ ETXE. Gonbidatu ezazu etxeko jabea hurrengo hitzaldi publikora. Aurkeztu Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? bideoa. (lmd 7 ikasgaiko 5 ideia)

6) Hitzaldia

(3 min) lmd A eranskineko 4 ideia. Izenburua: Guztiok osasun perfektua izango dugu. (th 2 ikasgaia)

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 21. kanta

7) Hartu hezkuntza eta lanari buruzko erabaki zentzudunak

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Gazte, pentsatu al duzu zer egin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu eta gero? Agian, bururatu zaizu aitzindari izateko lan bat. Edo, beharbada, lana aurkitzen lagunduko dizun kurtsoren bat egitea pentsatzen ari zara, abilezia, titulu edo diplomaren bat lortzeko. Emozioz beteriko garaia da hau! Hala ere, aukera asko direla eta, kezkatuta sentitu zaitezke. Honez gain, besteak poztu nahi izateagatik, presioa sentitu dezakezu. Zerk lagunduko dizu erabaki zentzudunak hartzen?

Irakurri Mateo 6:32, 33. Ondoren, galdetu:

  • Zergatik da beharrezkoa helburu espiritualak argi izatea, hezkuntza eta lanari buruzko erabaki garrantzitsuak hartu baino lehen?

  • Nola lagundu ahal diete gurasoek euren seme-alabei Mateo 6:32, 33 aplikatzen? (Sl 78:4-7)

Ez utzi segurtasun ekonomikoa edo prestigioa izateko desioak zure erabakietan eraginik izaten (1Jn 2:15, 17). Gogoratu diru asko izatea Erreinuari buruzko mezua onartzeko oztopo bat izan daitekeela (Lk 18:24-27). Hau kontuan izanik, gauza materialen atzetik joatea ez dator bat helburu espiritualak jarri eta lortzearekin (Mt 6:24; Mk 8:36).

Ipini hurrengo BIDEOA: Ez izan konfiantza huts egiten duten gauzetan: Aberastasuna. Ondoren, galdetu:

  •   Nola lagunduko dizu Esaera Zaharrak 23:4, 5 aipuak erabaki zentzudunak hartzen?

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 47. kanta eta otoitza