Maiatzak 6-12
SALMOAK 36-37
sjj 87. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)
1) «Ez odol-berotu gaizkileengatik»
(10 min)
Gaizkileek mina eta sufrimendua eragiten digute (Sl 36:2-5 [36:1-4, NWT]; w17.04 10 ¶4)
Gaizkileengatik haserre jarraitzeak ere mintzen gaitu (Sl 37:1, 7, 8; w22.06 10 ¶10)
Jehobaren promesetan konfiantza izateak bakea ematen digu (Sl 37:10, 11, NWT; w03 12/1 13 ¶20)
GALDETU ZEURE BURUARI: Atentzio handiegia ematen al diet albiste biolentoei?
2) Irakaspen preziatuak
(10 min)
-
Sl 36:7 (36:6, NWT). Zer esan nahi zuen, agian, salmogileak Jehobaren justizia «mendirik handienak bezalakoa» dela esatean? (it-2 424)
-
Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?
3) Biblia irakurketa
(4 min) Sl 37:1-26 (th 10 ikasgaia)
4) Elkarrizketa hasi
(3 min) ETXEZ ETXE. (lmd 1 ikasgaiko 5 ideia)
5) Jarraipena egin
(4 min) INFORMALKI. Eskaini Biblia ikastaro bat lehenago ikastaroa onartu ez zuen pertsona bati. (lmd 9 ikasgaiko 4 ideia)
6) Hitzaldia
(5 min) ijwbv-S 45 artikulua. Izenburua: Zein da 37. Salmoa 4 aipuaren esanahia? (th 13 ikasgaia)
sjj 33. kanta
7) Prest al zaude larrialdi baterako?
(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.
Naturak edota gizakiak eragindako hondamendien ondorioz, mundu osoko anai-arrebek ezbehar latzak sufritu dituzte (Sl 9:10, 11 [9:9, 10, NWT]). Tamalez, larrialdiak edozein momentutan gertatu daitezke. Beraz, zailtasun hauei aurre egiteko prest egon behar dugu.
Gauza materialak prest izateaz gain, a zerk lagunduko digu larrialdi baten aurrean?
-
Prestatu mentalki: Hondamendiak gertatzen direla onartu behar dugu eta baten bat gertatuz gero, zer egin dezakegun aztertu behar dugu. Ez ditzagun gehiegi estimatu gure ondasunak. Hori eginez gero, zentzuz eta erabakitasunez jokatuko dugu (Has 19:16; Sl 36:10 [36:9, NWT]). Ondorioz, lehentasuna ez diogu gure ondasunak salbatzeari emango, gure eta besteen bizitzak salbatzeari baizik. Gainera, ondasunak gehiegi estimatzen ez baditugu, larrialdiren batean hauek galduz gero, hobeto eramango dugu (Sl 37:19).
-
Prestatu espiritualki: Jehobak gu zaintzeko gaitasuna eta desioa ditu. Honetan dugun konfiantza sendotu dezagun (Sl 37:18). Larrialdiren bat gertatu aurretik, etengabe gogoratu behar diogu geure buruari Jehobak bere zerbitzariak gidatzen eta laguntzen dituela. Honek, batzuetan, salbatzen dena gure bizia bakarrik izango dela esan nahiko du (Jr 45:5; Sl 37:23, 24).
Jehobak bere promesak beteko dituela ziur gaudenean, bera izango da gure «gotorleku arrisku-garaian» (Sl 37:39).
Ipini hurrengo BIDEOA: Prestaturik al gaude larrialdiei aurre egiteko? Ondoren, galdetu:
-
Nola lagunduko digu Jehobak larrialdi batean?
-
Zer egin dezakegu prest egoteko?
-
Nola lagundu ahal diegu larrialdiren batengatik sufritu dutenei?
8) Kongregazioko Biblia ikasketa
(30 min) bt 9 kap. ¶8-16
Amaierako adierazpenak (3 min) |
a Ikusi ¡Despertad! 2017 5 zb., 4-6 orrialdeak.