KRISTAUON BIZIMODUA
Erakutsi maitasuna familian
Maitasuna familia elkartzen duen kola da. Maitasunik gabe, familiari zaila egingo zaio elkarturik egotea eta elkarlanean aritzea. Nola erakutsi dezakete maitasuna familian senar-emazte eta gurasoek?
Senar maitekor batek bere emaztearen ikuspuntua, beharrak eta sentimenduak kontuan hartzen ditu (Ef 5:28, 29). Familiari fisikoki eta espiritualki behar duena emango dio. Honen barne, familia adorazioa beti egitea dago (1 Tm 5:8). Emazte maitekor bat senarraren menpeko izango da eta begirunea erakutsiko dio (Ef 5:22, 33; 1 P 3:1-6). Biek elkar barkatzeko prest egon behar dute (Ef 4:32). Guraso maitekorrek seme-alaba bakoitzean interesa erakutsi behar dute eta Jehoba maitatzen irakatsi behar diete (Dt 6:6, 7; Ef 6:4). Zer zailtasun dituzte seme-alabek eskolan? Nola egiten diote aurre talde presioari? Familian maitasun handia dagoenean, guztiak babestuta eta seguru sentitzen dira.
IKUSI ERAKUTSI FAMILIAN HUTS EGITEN EZ DUEN MAITASUNA BIDEOA ETA GALDETU:
-
Nola zaintzen du senar maitekor batek bere emaztea?
-
Nola erakusten dio emazte maitekor batek errespetu handia senarrari?
-
Nola erakusten diete guraso maitekorrek seme-alabei Jainkoaren Hitza?