Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Diziplina: Jehobaren maitasunaren adierazpena

Diziplina: Jehobaren maitasunaren adierazpena

Diziplinak, batez ere, irakastea eta heztea esan nahi du, baina zuzenketa eta zentzarazpena ere izan ditzake barne. Jehobak berak onartzen duen moduan adoratu dezagun diziplinatzen gaitu (Erm 12:1; Heb 12:10, 11). Batzuetan mingarria izan daiteke, baina zuzenak izaten laguntzen gaitu eta bedeinkapenak ekartzen ditu (Es 10:7). Zer gogoratu behar dute diziplina ematen eta jasotzen dutenek?

Ematen dutenak. Adindun, guraso eta beste batzuk asko saiatzen dira diziplina maitasunez eta goxotasunez ematen, Jehobak bezala (Jr 46:28). Diziplina zorrotza ere, neurrian eta maitasunak motibatuta eman behar da (Tt 1:13).

Jasotzen dutenak. Edozein diziplina mota berehala onartu eta aplikatu behar dugu, eta ez baztertu (Es 3:11, 12). Gizaki inperfektuak garenez, guztiok behar dugu diziplina eta modu askotan jaso dezakegu. Adibidez, Biblian irakurtzen dugunarekin edo kongregazioko bileretan entzuten dugunarekin jasotzen dugu diziplina. Edota, batzuetan, epaiketa-batzorde baten diziplina behar da. Diziplina onartzen badugu, bizitza hobea eta betirako bizitza gozatu ahal izango ditugu (Es 10:17).

IKUSI MAITE DITUENAK DIZIPLINATZEN DITU JEHOBAK BIDEOA ETA GALDETU:

  • Nolako bizitza zuen hasieran Canonek eta nola aldatu zen?

  • Zer diziplina maitekor jaso zuen Jehobarengandik?

  • Ikasi dezagun Jehobaren diziplina maitatzen

    Zer ikasten dugu bere bizipenetik?