KRISTAUON BIZIMODUA
Egon prest azken egunetako azken egunetan
Azken egunetako azken egunetan irauten dugun bitartean, gero eta zailtasun handiagoak espero behar ditugu (2 Tm 3:1; Mt 24:8). Hondamendi bati aurre egitean, Jehobaren herriak gida jasotzen du. Hau behar den momentuan jasotzen du eta bizia salbatzen laguntzen dio. Orain espiritualki eta fisikoki ondo prestatu behar gara, orduan bizirik jarraitzeko (Lk 16:10).
-
Prestatu espiritualki: Errutina ona izan ezazu. Predikatzeko modu ezberdinak ikasi. Ez beldurtu denbora batez kongregazioarengandik banatuta egon behar bazara (Is 30:15, NW ). Ezin zaituzte inoiz Jehoba eta Jesusengandik banatu (od-S 175-176 ¶15-17).
-
Prestatu fisikoki: Larrialdietarako ekipamenduaz gain, etxe bakoitzean erreserba bat eduki beharko genuke. Izan ere, bertan babestea beharrezkoa izan daiteke. Adibidez, janaria, ura, medizinak eta antzeko gauzak eduki beharko genituzke (Es 22:3; g17.5-S 4, 6).
IKUSI PREST AL GAUDE HONDAMENDIEI AURRE EGITEKO? BIDEOA ETA GALDETU:
-
Nola prestatu gaitezke espiritualki hondamendi bati aurre egiteko?
-
Zergatik da garrantzitsua ondorengoak egitea?
-
Adindunekin komunikazio ona mantentzea.
-
Larrialdietarako ekipamendua prestatzea.
-
Gertatu daitezkeen hondamendi mota desberdinak aztertzea eta egoera bakoitzean zer egin erabakitzea.
-
-
Zein hiru modutara lagundu ahal diegu hondamendiak izan dituztenei?
GALDETU ZEURE BURUARI: Zer ikasten dut prest egoteari buruz COVID-19aren pandemiatik?