Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Erabili Gozatu bizitzaz betirako! Jehoba eta Jesusengan fedea lantzeko

Erabili Gozatu bizitzaz betirako! Jehoba eta Jesusengan fedea lantzeko

Jainkoa pozteko, biblia-ikasleek euren fedea landu behar dute (Heb 11:6). Beraien bihotza ukitu dezakegu Gozatu bizitzaz betirako! liburua erabiliz. Ikasketarako liburu honek, aipu garrantzitsuak, arrazoiketa argiak, galdera eraginkorrak, bideo motibagarriak eta irudi ederrak ditu. Ikasleei ezaugarri kristauak eta Jainkoarekin harreman estua lantzen laguntzen diegunean, suaren aurkako materialekin eraikitzen dugu (1 Ko 3:12-15).

Askorentzat ezinezkoa dirudi Jainkoaren laguna izatea ezin dugulako ikusi. Beraz, Jehoba ezagutzen eta berarengan konfiantza izaten lagundu behar diegu.

IKUSI SENDOTU FEDEA JEHOBARENGAN GOZATU BIZITZAZ BETIRAKO! ERABILIZ BIDEOA ETA GALDETU:

  • Nola dakigu arreba ikasketarako ongi prestatu dela?

  • Nola erabili ditu ondo aukeratutako galdera gehigarri gutxi batzuk Isaias 41:1013 pasarteari buruz sentitzen duena kontatzen laguntzeko?

  • Zer eragin izan du Bibliako pasarteak ikaslearengan?

Askok ez dute erreskatea ulertzen edo ez dute Jainkoak beraientzat egindako opari bat bezala ikusten (Ga 2:20). Horregatik, Jesusen sakrifizioan fedea lantzen lagundu behar diegu.

IKUSI SENDOTU FEDEA JESUSENGAN GOZATU BIZITZAZ BETIRAKO! ERABILIZ BIDEOA ETA GALDETU:

  • Nola dakigu anaia ikasketarako ongi prestatu dela?

  • Nola erabili du «Gehiago ikasteko» ataleko informazioa ikasleari laguntzeko?

  • Zergatik da otoitza ezinbestekoa ikaslearentzat?