KRISTAUON BIZIMODUA
Lasai egon gaitezen elkarrizketak hastean
Elkarrizketa informala testigantza emateko oso modu atsegina eta baliagarria da. Hala ere, elkarrizketa batean Bibliako ideia bat aipatuko dugun moduan gehiegi zentratzen bagara, urduri jarri gaitezke. Testigantza emateko zer esango dugun horretan gehiegi kezkatu beharrean, jarri dezagun arreta interes pertsonala erakustean (Mt 22:39; Flp 2:4). Elkarrizketan zehar egiari buruz hitz egiteko aukera baldin badugu, lagungarriak izan daitezkeen tresna ugari dauzkagu.
Nola lagundu ahal digute ondorengo tresnek elkarrizketan zehar aipatu den gairen bati buruz testigantza emateko?
IKUSI BURDINA BURDINAZ ZORROZTEN DA: NOLA HASI DITZAKEGU ELKARRIZKETAK? BIDEOA ETA GALDETU:
Zer hiru pausok lagundu ahal digute elkarrizketak izateko abileziak hobetzen?