Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Ikusi dezagun geure burua Jehobak bezala

Ikusi dezagun geure burua Jehobak bezala

Jehoba oso pozik dago bere herriarekin (Sal 149:4). Inperfektuak izan arren, gure ezaugarri onak eta potentziala ikusten ditu. Baina guri, batzuetan, zaila egiten zaigu gure ezaugarri onak ikustea. Agian, besteek tratatzen gaituzten moduagatik, ezer ez dugula balio sentitzen dugu. Edo iraganeko akatsetan zentratzen bagara, zalantzan jarri dezakegu Jehobak benetan maite gaituen edo ez. Zerk lagundu ahal digu sentimendu hauek ditugunean?

Gogoratu dezagun Jehobak guk baino gehiago ikusten duela (1 Sm 16:7). Zer esan nahi du honek? Geure burua guk baino hobeto ezagutzen duela. Horregatik, geure burua berak bezala ikusteko tresna bat ematen digu: Biblia. Biblia leiho bat bezalakoa da, gure barrua ikusten laguntzen digu. Bibliako pasarteak irakurtzen ditugunean, leihotik begiratzen dugu eta Jehobak zenbat maite gaituen ikusten dugu.

IKUSI KONBENTZITU ZEURE BIHOTZA BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer ikasten dugu Jehobak ikusten gaituen moduari buruz korrikalari baten eta bere aitaren adibidetik?

  • Pertsona batek bekatu larri bat egin eta Jehobarekin adiskidetasuna berreskuratzeko pausoak ematen baditu, nola lortuko du bere bihotza Jainkoaren aurrean seguru sentiaraztea? (1 Jn 3:19, 20, NWT)

  • Nola lagundu diote anaiari Dabid eta Josafati buruzko pasarteak irakurtzeak eta hauetan hausnartzeak?