Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Prest al zaude krisialdi ekonomiko batetarako?

Prest al zaude krisialdi ekonomiko batetarako?

Ez gaitu harritzen munduko egoerek gorabehera ekonomikoak sortzea. Zergatik ez? Azken egunen amaieran bizi garelako eta Bibliak «aberastasun galkorretan» gure esperantza ez jartzeko abisatzen digulako (1 Tm 6:17; 2 Tm 3:1). Zer ikasten dugu Josafaten eredutik krisialdi ekonomiko batetarako prestaturik egoteko?

Etsaiek mehatxatu zutenean, Josafatek Jehobarengan konfiatu zuen (2 Kro 20:9-12). Gainera, nazioa prestatu zuen hiriak sendotuz eta gudari taldeak ezarriz (2 Kro 17:1, 2, 12, 13). Josafaten antzera, ondo egiten dugu Jehobarengan konfiatzen eta neurri praktikoak hartzen garai zailei aurre egiteko.

IKUSI PRESTATURIK AL GAUDE LARRIALDIEI AURRE EGITEKO? BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer egin dezakegu pertsonalki prestaturik egoteko?

  • Nola prestatu gaitezke besteei laguntzeko?