Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Apirilak 1-7

SALMOAK 23-25

Apirilak 1-7

sjj 4. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Jehoba dut artzain

(10 min)

Jehobak gidatzen gaitu (Sl 23:1-3; w11 5/1 31 ¶3)

Jehobak babesten gaitu (Sl 23:4; w11 5/1 31 ¶4)

Jehobak elikatzen gaitu (Sl 23:5; w11 5/1 31 ¶5)

Artzain maitekor batek bere ardiak zaintzen dituen moduan, Jehobak bere zerbitzariak zaintzen ditu.

GALDETU ZEURE BURUARI: Nola zaindu nau Jehobak pertsonalki?

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 23:3. Zer da «bide egoki», edo zuzena? Zerk lagunduko digu honetatik ez desbideratzen? (w11 2/15 24 ¶1-3)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 23:1–24:10 (th 5 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(3 min) INFORMALKI. Norbaitek ingurugiroaz kezkaturik dagoela esaten dizu. Erakutsi animagarria den Biblia aipu bat (lmd 2 ikasgaiko 5 ideia)

5) Jarraipena egin

(4 min) ETXEZ ETXE. Erakutsi nola egiten den Biblia ikastaro bat Gozatu bizitzaz betirako! liburuxka onartu duen norbaiti. (lmd 9 ikasgaiko 3 ideia)

6) Dizipuluak egin

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 54. kanta

7) Ezezagunen ahotsa baztertzen dugu

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Ardiek euren artzainaren ahotsa entzuten dute eta artzainari jarraitzen diote. Bestalde, ezagutzen ez duten ahotsetik ihes egiten dute (Jn 10:5). Era berean, maitekorrak eta fidagarriak diren gure artzain espiritualen, Jehoba eta Jesusen, ahotsa entzuten dugu (Sl 23:1; Jn 10:11). Kontrara, «hitz maltzurrez» baliatuz, gure fedea ahultzen saiatzen diren ezezagunen ahotsa baztertzen dugu (2Pe 2:1, 3).

Hasiera liburuko hirugarren kapituluak lurrean ezezagun baten ahotsa entzun zen lehen aldia deskribatzen du. Satanas Ebarengana hurbildu zen bere benetako nortasuna ezkutatuz. Bere laguna izan nahi zuela ulertzera emanez, Jehobaren hitz eta motibazioei buruz gezurrak esan zizkion. Tamalez, Ebak entzun zion eta ondorio latzak ekarri zizkion bai berari, baita bere familiari ere.

Gaur egun ere, Satanasek Jehoba eta bere erakundeari buruzko zalantzak eragiten ditu informazioa negatiboa, egiak erdizka eta gezur borobilak zabalduz. Beraz, ezezagun baten ahotsa entzuten dugunean, ihes egin beharko genuke. Entzutea, kuriositateak jota une labur batez bada ere, arriskutsua da. Zenbat hitz behar izan zituen Satanasek Eba desbideratzeko berarekin izandako elkarrizketa laburrean? (Has 3:1, 4, 5) Hau kontuan izanik, zer egingo genuke maite gaituen eta asmo onak dituen ezagun batek Jehobaren erakundeari buruzko informazio negatiboa gurekin partekatu nahi badu?

Ipini hurrengo BIDEOA: Baztertu ezezagunen ahotsa. Ondoren galdetu:

Haizearen amak Jehobaren erakundeari buruzko informazio negatiboa erakutsi nahi izan zion. Zer ikasten dugu Haizeak erantzuteko modutik?

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 55. kanta eta otoitza