Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Apirilak 29-Maiatzak 5

SALMOAK 34-35

Apirilak 29-Maiatzak 5

sjj 10. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Goretsi Jehoba etengabe

(10 min)

Dabidek Jehoba goretsi zuen zailtasunak izan zituenean ere (Sl 34:2 [34:1, NWT]; w07 3/1 22 ¶11)

Dabid ez zegoen harro bere buruaz, Jehobaz baizik (Sl 34:3-5 [34:2-4, NWT]; w07 3/1 22 ¶13)

Dabiden gorespen adierazpenek bere lagunak indartu zituzten (Sl 34:6 [34:5, NWT]; w07 3/1 23 ¶15)

Dabid, Abimelek erregearengandik alde egin eta gero, Saul erregearekin pozik ez zeuden 400 gizonekin elkartu zen (1Sm 22:1, 2). Agian, Dabid gizon horiengan pentsatzen ari zen salmo hau konposatu zuenean (Sl 34:1 [34 sarrera, NWT]).

GALDETU ZEURE BURUARI: Nola goretsi dezaket Jehoba hurrengo bileran norbaitekin hitz egitean?

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 35:19. Dabidek gorroto ziotenei «begi-keinuka» aritzen ez uzteko eskatu zion Jehobari. Zer esan nahi zuen hitz hauekin? (w06 15/5 20 ¶2)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 34:2-23 (34:1-22, NWT) (th 5 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(2 min) INFORMALKI. Elkarrizketa testigantza emateko aukerarik izan gabe amaitzen da (lmd 1 ikasgaiko 4 ideia).

5) Jarraipena egin

(4 min) INFORMALKI. (lmd 2 ikasgaiko 4 ideia)

6) Zure sinesmenak azaldu

(5 min) Aurkezpena. ijwfq 59. Izenburua: Zergatik ez dituzte ospatzen Jehobaren lekukoek jaiegun batzuk? (th 17 ikasgaia)

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 59. kanta

7) Jehoba bileretan goratzeko hiru modu

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Bilerek Jehoba goratzeko modu zoragarriak eskaintzen dituzte. Ikusi ditzagun hauetako hiru:

Elkarrizketak: Besteekin hitz egitean, Jehoba zein ona den aipatu (Sl 145:1, 7). Lagungarria egin zaizun ideiaren bat entzun ala irakurri al duzu? Predikazioan esperientzia on bat izan al duzu? Norbaitek animatu al zaitu bere hitz edo ekintzekin? Harrituta utzi zaituen sorkuntzaren ezaugarriren bat ikusi al duzu? Hauek guztiak Jehobaren opariak dira (St 1:17). Iritsi bileretara minutu batzuk lehenago, anai-arrebekin hitz egiteko denbora izateko.

Komentarioak: Saiatu bilera bakoitzean gutxienez komentario bat egiten (Sl 26:12). Komentatzean, saiatu galderaren erantzun zuzena ematen, edo ideia gehigarriren bat, aipuren bat, irudiren bat edota aplikazioren bat ere azaltzen. Besteek ere seguraski eskua altxatuko dutenez, komentario bat baino gehiago prestatu. Gure komentarioek 30 segundo edo gutxiago irauten badute, besteei Jehoba euren ezpainekin goratzeko aukera emango diegu (Heb 13:15).

Abestiak: Abestu ditzagun gogo biziz Erreinuko kantak (Sl 147:1). Agian ezingo dugu bilera guztietan komentatu, batez ere kongregazioa handia bada; baina beti kantatu dezakegu. Nahiz eta abeslari ona ez izan, ahal dugun guztia egiten badugu, Jehoba poztuko dugu (2Ko 8:12). Hobeto abesteko, etxean praktikatu dezakegu.

Ipini hurrengo BIDEOA: Historia bizia: Bihotzez kantatuz, 1. atala. Ondoren galdetu:

Gure erakundearen garai modernoaren hasieran, nola erakutsi genuen Jehobaren lekukook Bera goresteko kantatzea garrantzitsua dela?

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

Amaierako adierazpenak (3 min) | 2024ko lurralde-biltzarreko kanta berria eta otoitza