Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Entzun Jainkoaren esana eta betirako bizi. Erabiltzeko modua.

Entzun Jainkoaren esana eta betirako bizi. Erabiltzeko modua.

Entzun Jainkoaren esana eta betirako bizi liburuxka bibliako oinarrizko egiak irakurtzeko zailtasunak dituztenei irudi bidez irakasteko diseinatu zen.

Ikasgai bakoitzak bi orrialde ditu. Ongi hautatutako irudiak ditu eta zenbait azalpen ematen ditu. Orrialde askotan informazio gehiago ematen dituzten taulak daude, ikaslearen gaitasunaren arabera aztertzeko.

Liburuxka hau edonoiz eskaini dezakezu, hilabeteko eskaintza ez izan arren. Biblia-ikastaroa zuzentzean, irudiak erabili biblia-aipuak azaltzeko. Galderak egin ikaslea ikasketan sartzeko eta ulertu duela ziurtatzeko. Orri bakoitzaren bukaerako aipuak irakurri eta aztertu. Liburuxka ikasten amaitu ondoren, Zer da Bibliak benetan irakasten duena? liburua aztertu ikasleak bataiora iristeko aurrerapenak egin ditzan.