Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Lagundu zure familiari Jehoba gogoratzen

Lagundu zure familiari Jehoba gogoratzen

Jehoba ahaztu izanagatik Juduei Jerusalem laster suntsitua izango zela ohartarazteko lana eman zitzaion Jeremiasi (Jr 13:25). Nola iritsi zen nazioa egoera espiritual tamalgarri honetara? Israelgo familiek espiritualitatea galdua zuten. Bistan denez, familia-buruak ez ziren Deuteronomioa 6:5-7 pasartean jasotako Jehobaren argibidea jarraitzen ari.

Espiritualki indartsu dauden familiek kongregazioak sendo egoten laguntzen dute. Familia-buruek familia adorazio programa asterokoa eta esanguratsua izanez beraien familiek Jehoba gogoratzen lagundu dezakete (Sal 22:28 [22:27, NW ]). Familia adorazioaren erronkak eta onurak. Familiekin elkarrizketak bideoa ikusi ondoren, erantzun galdera hauek:

  • Nola egin diete aurre familia batzuek familia adorazioari lotutako erronkei?

  • Zer dira astero familia adorazio esanguratsua izatearen onura batzuk?

  • Zer erronka dauzkat familia adorazioa ospatzeko eta nola pentsatzen dut hauek gainditzea?