Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Itsuei predikatzen

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Itsuei predikatzen

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Itsu asko ez dira eroso sentitzen ezezagunekin hitz egiten. Ondorioz, trebezia behar dugu beraiei berri onak zabaltzeko. Jehobak asko maite ditu itsuak eta beraiez arduratzen da (Lb 19:14). Bere eredua jarraitu dezakegu itsuei Jehobari buruz irakasten saiatuz.

HOBETZEKO MODUA:

  • Itsuak «bilatu». (Mt 10:11NW ) Ezagutzen al duzu familian itsuren bat duen norbait? Zure kongregazioak predikatzen duen eremuan ba al dago itsuentzat egindako argitalpenen bat nahiko lukeen itsuentzako eskolarik, egoitzarik edota beste lekurik?

  • Benetako interesa erakutsi. Jator jokatzen eta interesa agertzen baduzu, itsua lasaiago egongo da. Saiatu eremuan interesa sortzen duen gai bati buruz hitz egiten.

  • Espiritualki lagundu. Erakundeak hainbat argitalpen mota egin ditu ikusmen urria dutenei laguntzeko asmoz. Galdetu pertsonari zein nahiago duen. Predikatze⁠-⁠laneko arduradunak argitalpenen arduradunak eskaera itsuaren desioaren arabera betetzen duela ziurtatu behar du.