Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Nor gonbidatu dezaket?

Nor gonbidatu dezaket?

Urtero gure eremuko jendea gonbidatzen gogor saiatzen gara Oroitzapena gurekin ospatzeko. Gehienak ezezagunak dira guretzat. Baina ezagutzen ditugunak ere gonbidatu behar ditugu. Gehienetan ezagun baten gonbidapena jasotzen dutenak izaten dira etortzen direnak (yb08-S 11-12; 14 ¶1). Nortzuk gonbidatu ditzakegu?

  • Familia kideak.

  • Lankideak eta eskolakideak.

  • Bizilagunak.

  • Bisitatzen ditugunak eta izandako eta orain ditugun biblia⁠-⁠ikasleak.

Gainera, arduradunek predikatzen ez duten berri⁠-⁠emaileak gonbidatu behar dituzte. Eta zer gertatzen da ezagunen bat gure eremuan ez bada bizi? Sartu jw.org webgunean, hasierako orrialdeko goialdean GURI BURUZ klikatu eta aukeratu «Oroitzapena». Bertan bere inguruko Oroitzapenaren ordua eta lekua aurkitu ditzakezu. Aurtengo Oroitzapenerako prestaketak egitean, pentsatu dezagun nortzuk gonbidatu ditzakegun eta, ondoren, gonbidatu ditzagun.