Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Izan zentzuduna lagunak aukeratzean

Izan zentzuduna lagunak aukeratzean

Kristauok asko ikasi dezakegu israeldarrei Moabeko lautadan gertatu zitzaienetik (1 Ko 10:6, 8, 11). Israeldarrak emakume moabdarrekin elkartzen hasi ziren. Hauek moralgabekerian eta idoloen adorazioan hartzen zuten parte. Ondorioz, bekatu larria egin zuten emaitza oso txarrak ekarriz (Zen 25:9). Jehoba adoratzen ez duten lankidez, eskolakidez, bizilagunez, familiaz eta ezagunez inguraturik gaude. Bibliako pasarte honek hauen lagunak izatearen arriskuak esaten dizkigu. Zer ikasten dugu?

IKUSI IKASI DEZAGUN BERAIEN BIZIPENETIK (ZATIA) BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer pentsamendu oker azaldu zioten Zimri eta besteek Jamini?

  • Nola lagundu zion Phinasek Jamini ikuspuntu egokia izaten?

  • Zer desberdintasun dago sinestuna ez den norbaitekin jatorra izatearen eta bere laguna izatearen artean?

  • Zergatik ibili behar dugu kontuz lagunak aukeratzerakoan, nahiz eta anai-arrebak izan?

  • Zergatik ez ditugu izan behar pertsonalki ezagutzen ez ditugunekin txat taldeak?