KRISTAUON BIZIMODUA
Oroitzapenerako prest al zaude?
Jesusen azken Pazkoak esanahi handia izango zuen. Bere heriotza gertu zegoen. Horregatik, Pazkoa apostoluekin ospatu nahi zuen eta urtero ospatuko zen ospakizun berri bat jarri, Jaunaren Azken Afaria. Beraz, Pedro eta Joan gela prestatzera bidali zituen (Lk 22:7-13; ikusi azaleko marrazkia). Honek martxoaren 27an izango dugun Oroitzapenerako prestatu behar garela gogoratzen digu. Kongregazioek, ziurrenik, antolaketa asko egin dituzte. Esaterako, hizlaria, ikurrak etab. Hala ere, zer egin dezakegu gutako bakoitzak Oroitzapenerako prest egoteko?
Bihotza prestatu. Irakurri eta hausnartu Oroitzapenerako biblia-irakurketan. Programa jw.org webgunean eta 2020ko apirileko Lan-koadernoan topatu dezakezu. Familiek informazioa bilatu dezakete familia adorazioan zehar erreskatearen garrantzia aztertzeko. Horretarako, Índice de las publicaciones Watch Tower (Index des publications des Témoins de Jéhovah) edo Guía de estudio para los testigos de Jehová (Guide de recherche pour les Témoins de Jéhovah) erabili ditzakezu.
Gonbidatu. Egin ahal duzun guztia kanpainan parte hartzeko. Pentsatu nor gonbidatu dezakezun. Adibidez, bisitak, biblia-ikastaroak izandakoak, ezagunak eta familia. Adindunek inaktiboei ere gonbidatzen zaiela ziurtatu behar dute. Eta zer egin dezakegu norbait ez bada gure eremuan bizi? Bera bizi den tokiko Oroitzapenaren leku eta ordua topa dezakegu gure webgunean. Horretarako, GURI BURUZ atalera jo eta «Oroitzapena» aukeratu behar dugu.
Zer gehiago egin dezakegu prest egoteko?