KRISTAUON BIZIMODUA
Zailtasun guztiek kaduzitate data dute
Zailtasunek erraz desanimatu gaitzakete, bereziki luzatzen ari direla iruditzen zaigunean. Dabidek bazekien Saul erregearekin zuen arazoa denborarekin amaituko zela. Eta bazekien, Jehobak promestu bezala, errege izango zela (1 Sm 16:13). Dabidek zuen fedeari esker, pazientzia izan zuen eta Jehobarengan itxaron zuen.
Zailtasunak ditugunean, gure egoera aldatzeko zuhurtzia, ezaguera edo bereizmena, hau da, pentsatzeko gaitasuna erabili ditzakegu (1 Sm 21:13-15 [21:12-14, NWT]; Es 1:4). Hala eta guztiz ere, zailtasun batzuk ez dira desagertuko, nahiz eta ahal dugun guztia egin dugun Bibliako printzipioak jarraituz. Kasu hauetan pazientzia izan behar dugu eta Jehobarengan itxaron behar dugu. Laster, Jehobak gure sufrimendu guztia kenduko du eta gure «begietako malkoak xukatuko ditu» (Ap 21:4). Konponbidea Jehobaren eskutik edo beste nonbaitetik etorri daiteke. Baina gauza bat ziurra da: zailtasun guztiek kaduzitate data dute. Hau jakiteak kontsolamendua ematen digu.
IKUSI HERRI ELKARTU BAT ZATITUTAKO MUNDU BATEAN BIDEOA ETA GALDETU:
-
Zer zailtasun izan zituzten kristau batzuek Estatu Batuetako hegoaldean?
-
Nola erakutsi zituzten pazientzia eta maitasuna?
-
Nola ziurtatu ziren «garrantzitsuenak diren gauzez»? (Flp 1:10, NWT)