Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Nola lagundu dezakegu hondamendi bat eta gero?

Nola lagundu dezakegu hondamendi bat eta gero?

Hondamendiak gero eta ohikoagoak dira. Bat gertatzen denean, laguntza emateko ahaleginak ondo antolatu behar dira eraginkorrak izateko. Helburu horrekin, Zuzendari Batzordeak sukurtsal bakoitzean Larrialdietarako Laguntza Departamentu bat antolatu du.

Departamentu honetako anaiek hondamendi bat egon dela jakiten dutenean, unean bertan bertako adindunekin kontaktuan jartzen dira berriemaileek dituzten beharrak zeintzuk diren jakiteko. Hondamendia bertako berriemaileek aurre egin ahal dutena baino askoz handiagoa izan bada, sukurtsalak ondo prestatutako anaiak asignatuko ditu laguntza lanetan aurrea eramateko. Anaia hauek boluntarioak edo gauza zehatzen dohaintzak eskatu ditzakete edo hauek erosi eta banatu ditzakete.

Antolakuntza honek abantaila handiak ditu. Lanak ez bikoizten laguntzen du. Horrela, ez da nahasmenik egongo eta ez dira dirua eta materialak alferrik galduko. Izan ere, gauza hauek bakoitzak bere kabuz lan egitearen eta antolaturik ez egotearen ondorio dira.

Sukurtsalak izendatutako anaiek zenbat diru eta boluntario behar diren zehaztu dezakete. Gainera, bertako agintari eta funtzionarioekin kontaktuan jartzen dira laguntza lanak azkarrago iristeko. Beraz, ez bada eskatzen, inork ez luke dirua biltzeko, materiala bidaltzeko edo kaltetutako lekuetara bidaiatzeko iniziatiba hartu behar.

Hala ere, hondamendi bat dagoenean, lagundu nahi izaten dugu (Heb 13:16). Izan ere, gure anai-arrebak maite ditugu. Beraz, zer egin dezakegu? Otoitz egin. Hau da gauzarik inportanteena. Kaltetuak izan direnen eta laguntza ematen ari direnen alde egin dezakegu otoitz. Gainera, gure dohaintzak eman ditzakegu mundu mailako lanaren bitartez. Zuzendari Batzordearen gida jarraituz, sukurtsalak daude egoera onenean, dohaintza hauek ondoen nola erabili daitezkeen jakiteko. Eta pertsonalki lagundu nahi badugu, laguntzeko prest gaudela esan dezakegu eraikuntzarako eskaera betez (DC-50).

IKUSI SEKULAKO UHOLDEA BRASILEN BIDEOA ETA GALDETU:

Zerk hunkitu zaitu uholdea eta gero eman zen laguntza ikustean?