Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Martxoak 17-23

ESAERA ZAHARRAK 5

Martxoak 17-23

sjj 122. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Urrundu sexu moralgabekeriatik

(10 min)

Sexu moralgabekeria tentagarria izan daiteke (Esa 5:3; w00 7/15 29 ¶1)

Sexu moralgabekeriaren ondorioa mikatza da (Esa 5:4, 5; w23.06 22-23 ¶9-10)

Urrundu sexu moralgabekeriatik (Esa 5:8; w00 7/15 29 ¶5)

Arreba gazte batek ez dio mutil bati bere telefono zenbakia ematen

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Esa 5:18, 19. Nola ikusten du Jehobak sexua? (lff 41 ikasgaiko 1 ideia)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Esa 5:1-23 (th 5 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(3 min) PREDIKAZIO PUBLIKOAN. Gonbidatu Oroitzapenera jatorri kristaua ez duen norbait, eta erabili jw.org bere inguruan non ospatuko den aurkitzeko. (lmd 6 ikasgaiko 4 ideia)

5) Jarraipena egin

(4 min) ETXEZ ETXE. Aurreko bisitan, etxeko jabeak Oroitzapenerako gonbidapena onartu eta interesa erakutsi zuen. (lmd 9 ikasgaiko 5 ideia)

6) Dizipuluak egin

(5 min) lff 16 ikasgaiko laburpena, berrikuspena eta helburuak. Biblia ikasleak Jesus ezkondu ote zen galdetzen dizu; irakatsi nola aurkitu dezakeen erantzuna. (lmd 11 ikasgaiko 4 ideia)

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 121. kanta

7) Nola poztu dezaket Jehoba norbaitekin ateratzean?

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Zer esan nahi du norbaitekin ateratzeak? Gizon eta emakume batek elkarrekin denbora pasatzea eta batak besteari interes erromantikoa erakustea. Hau taldean edo pribatuan, publikoki edo sekretuan, eta aurrez aurre, telefonoz edota mezu bidez gertatu daiteke. Norbaitekin ateratzea ez da entretenimendu mota bat, ezkondu aurretik elkar ezagutzeko ematen den pauso serioa baizik. Adina inporta gabe, zerk lagundu ahal die elkarrekin ateratzen ari direnei sexu moralgabekeria saihesten? (Esa 22:3).

Ipini hurrengo BIDEOA: Nola egon zaitezke ezkontzeko prest? (1. zatia: Prest al nago norbaitekin ateratzeko?) (Zatia). Ondoren galdetu:

  • Zergatik ez luke inorekin atera behar ekonomikoki, espiritualki eta emozionalki ezkontzeko prest ez dagoen norbaitek? (Esa 13:12; Lk 14:28-30)

  • Zer gustatu zaizu gurasoek alabari lagundu dioten modutik?

Irakurri Esaera Zaharrak 28:26. Ondoren galdetu:

  • Zer egin dezake bikote batek sexu moralgabekeriara eraman dezaketen egoerak saihesteko?

  • Zergatik da zuhurra bikoteak maitasun espresioei buruz, hala nola, eskutik heltzeari eta muxukatzeari buruz, aldez aurretik hitz egitea?

Irakurri Efesoarrei 5:3, 4. Ondoren galdetu:

  • Zer hartu behar du kontuan bikote batek telefonoz edo online dituzten elkarrizketei buruz?

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

(30 min) bt 24 kap. ¶1-6

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 3. kanta eta otoitza