ISAIAS 52-57
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN |Jesu Kristok gure alde sufritu zuen
«Mespretxatua zen, eta jendeak baztertua [... ]. Guk, berriz, Jainkoak zauritu zuela uste genuen, Jainkoak zigortu eta atsekabetu zuela»
53:3-5
-
Jesus mespretxatu zuten eta blasfemia leporatu zioten. Batzuek Jainkoak zigortzen zuela uste zuten, gaixotasun nazkagarri batekin zaurituko balu bezala.
«Jaunak oinazez josi nahi izan zuen [...] eta haren bitartez bere nahia burutuko du»
53:10
-
Jehobak bere Semea hil zela ikustean, zalantzarik gabe, sufritu egin zuen. Baina atseginez ikusi zuen Jesusen leialtasun osoa. Jesusen heriotzak Jainkoaren zerbitzarien leialtasunari buruzko Satanasen erronkari erantzun bat eman zion eta damututako gizakiei onurak jasotzeko aukera eman zien. Beraz, Jehobaren «nahia» betetzen lagundu zuen.